BILDUMA HIZTEGIA

discriminación indirecta por razón de sexo (es)

Desberdinkeria



Itxuraz neutroa den neurri edo egintza juridiko, irizpide edo jokabide batek sexu bereko multzo aski handi bati kalteak eragitea, salbu eta neurri, irizpide edo jokabide hori egokia eta beharrezkoa bada eta sexuarekin loturik ez dauden irizpide objektiboen bidez justifika badaiteke. (Iturria: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa)

Esate batera, ikastaro baten ordutegia zehaztean zaintza-lanak kontuan hartzen ez badira, emakume asko ikastarora joan ezinik geratuko dira. Edo lantoki batean, adibidez, langileentzat onuragarria den neurri bat lanaldi osoko langileei soilik aplikatzen bazaie, lanaldi partzialeko langileak, nagusiki emakumeak izan ohi direnak, onura hori jaso gabe geratuko dira.

Zeharkako bereizkeriei zuzenekoei baino zailago antzematen zaie. Horregatik, askotan ez zaie arretarik jartzen, eta gehiago kostatzen da haietaz jabetzea eta jabearaztea.



Hiztegi-unitateak